Zerbitzuak

Lagun estimatu hori:

 Lehengo eta behin Abarzuza Liburudendak eskaintzen duen zerbitzua da, dakizun bezala, soilik gure Alde Zaharrean ematen den arreta Iruñean: Bihotzezko ATENTZIOA, beti gure bezeroei zerbitzurik mesedegarriena eskaintzen saiatuz.

 Dendak baditu ondorengo sailak:

 LIBURUDENDA

 -          Tokiko gaiak: euskal eta nafar kulturak, historia, geografia…

 -          Euskaraz ikasteko metodoak eta hiztegiak

 -          Orotariko saila: psikologia, auto-laguntza, gizarte gaiak, historia, arte ederrak, gastronomia, mapak, turismoa…

 -          Literatura: euskaraz eta erdaraz, unibertsala, poesia, narratiba, poltsikokoa, argitaratu berriak…

 -          Eskaintza eta prezio oneko liburuak, bigarren eskukoak

 -          Gure txokorik preziatuena, hartara haurrek eta gazteek aunitz gozatzen baitute:

        Haurren eta gazteen “Ezkutalekua” (gure Satorra ezkutatzen den tokia: bila ezazu eta sarittiki bat jasoko duzu!):

Sail honetan honakoak badituzu: ipuinak, literatura, eskulanak, jolasak, denborapasak…:

·        Ezagutza liburuak (adin guztientzat)

·         Jolas didaktikoak eta jokoak

·        0-6 urte

·        6-8 urte

·        8-10 urte

·        10-12 urte

·        13 urtetik gora

 -Ikasteko liburuak: Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Unibertsitatea, Lanbide-Heziketa

 - Ikasteko gehigarriak: munduko bolak, hormako mapak, aulkiak…

- Bestelakoak: musika, filmak, dokumentalak

 

Oroigarriak, tokiko apaingarriak ETA OPARIAK:

 Erraldoiak, kilikiak, puxikak, San Fermin figurak, txapelak, titareak, argazkiak, postalak, dantzariak, frigorifikorako imanak, plater eta edalontzi dekoratuak, panpinak, musika, orri-markatzaileak…

PAPERDENDA

 -          Adin guztiendako eskola materiala

 -          Bulegoko materialak

-           Prezio oneko eskaintzak urte guztian

Fotokopia, Erreprogafia eta e-zerbitzu@k:

·           DIN-A4 eta DIN-A3, txuri beltzean eta koloretan

·           Ordenagailutik inprimatzeko aukera: pintxo bidez (pin drive) edo posta bidez.

·           Diseinu grafikoa (karteleria sinplea, iragarkiak eta abar)

·           Eskaneatzea

·           Posta eta Fax bidezko bidalketak

·           Enkuadernazioak: metalezko eraztunekoak

·           Plastifikazioa (karnetaren taimanatik A4 eta A3-raino)

ETXERAKO ZERBITZUA

 Bai liburuak bai bulego materiala etxera eramaten dugu, baldin eta erosketak 15 eurotik gorako balioa badu. Ez dugu zerbitzua kobratzen.

PREZIO BEREZIAK TALDEENTZAT ETA EPEKAKO KONTU PROPIOA IZATEKO AUKERA.

 Gure dendan denetarik aurki dezakezu, normalean bezeroak pentsatzen duena baino gehiago. Gure leloa honakoa izaten da: …eta eskatutakoa ez bada existitzen, geuk sortzen dugu. Humore onez eta familiarteko animuz, eraginkorrak izaten saiatzen gara eta gure bezeroek behar dutena hornitzen.

Gure bezeroak mota guztietako jendea izaten da, gaztea, haurra, zaharra, ikaslea, turista, auzokoa, nobela-zalea baita intelektuala ere. Gure bezeroen artean, honakoak ere badira, adibidez, ikastetxeak, ikastolak, liburutegiak, enpresa txikiak eta ertainak edo auzoko taldeak eta elkarte sozialak.

Etor zaitez gure txokora, goza ezazu gure liburuez eta mila kolorez, nahiz eta bakarrik begira egoteko izan edo patxadaz egon.

 Gero arte

Comments are closed.