Nor gara?

Orain dela 60 urte edo gehiagoko tradizio zaharretik bagatoz, deierazkoa bailitzan bizitua baita negozioa, aitona bizi zenetik, gure aita Víctorrek jarria eta gerora gure amak hartua.

Hastapenak

40ko hamarkadan, gure aitona Andresek, bere semeekin batera, Manolo eta Víctor, ireki zuen estraineko aldiz liburudenda, lehen Bajada de carnicerías zen tokian, Udaltexe zahar eta Azokaren arteko kale hartan, denden kalea hura.

Hartan nobelak elkar truikatzen ziren edo alokatu eta Abarzuza izena jarri zioten.

1952. urtean Udaletxea zaharberritu zutelarik, Bajada de la Carnicerias kaleko denda haiek desagertu ziren.

Horrelaxe hartu zuen bidea liburudenda berriak, Kale Berriko 81. atarian, alokaturik zegoena, “La Feria del Libro” – “Librería Abárzuza “ izenarekin. Gure ama negozioaz erabat arduratuta zegoeneko eta euskalduna izanda, Beunzakoa,  aire berri bat eman zion dendari, nobelen eta tebeoen trukaketaz gainera euskarazko liburuak agertzen hasi baiziren, Euskalherrikoak edo tokiko gaiei buruzkoak zirenak. Eskol materiala ere jarri zuten.

Zentsura frankistaren garaia zen eta irmo aruitzen ziren horretan. Baina Kale Berriko sotanoa eta atzealdea lagun zirela, debeku haiek nola “toreatu” bagenekien.

ALDI BERRIA

1993. urtetik, Abarzuza Liburudendaren urrats berria hasi zen San Santo Domingo kaleko 29. atarian.

100 metroko kokaleku berri honetan, Euskalherriko liburuekin segitzen dugu, bereziki Nafarroako kontuetan zentraturik eta beste hainbat silekin, hala nola haur eta gazte literaturaren gaineko sail nahiko majoa, orotariko gaien liburuak, liburu bitxiak eta oparitzekoak, baita prezio oneko liburuak ere.

Eskol materiala edo bulego materialeko sail handi bat badugu opariekin batera; prezio onean, zeren, betiere, halako produktuak ekartzen saiatzen gara.

Gure izar-produktuak, gaur egun, GOMAZKO KILIKIAK, ERRALDOIAK ETA ZALDIKOAK dira, margotzeko ipuinak, puzzleak, Erraldoien orri-markatzileak…, horiekin guztiekin gozatu egiten dute haurrek eta helduek.

Bestelako sailak ere baditugu: fotokopia, enkuadernazioak eta plastifikazioak.

Badugu BETI zerbait eskaintzan edo prezio onean eskol matrial eta bulegoko materialean.

Martzela, Rafa eta Mari

Bookmark the permalink.

Comments are closed.